Web mapa
Hizkuntzak
  • ADEGIren logoa

    ADEGI sariak 2026ko Kontxako Banderan

    Gaur eguerdian, Bokado jatetxean, 2026ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) XI. ADEGI Saria eman zaie.Sariak 8000€-ko dotazio ekonomikoa du eta traineru baten erreprodukzioa garaikur gisa.

  • Gorka Aranberri irabazitako Banderarekin

    Orio Orialki nagusi berriz ere Kontxan

    Orio Orialki (19:35,96) nagusitu da berriz ere Donostiako badian, eta garaipena lortu du 2026ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Garaipen horri esker, aurtengo Bandera ere irabazi du. Bere patroiak, Gorka Aranberri Etxeberriak, aurtengo edizioko patroi onenaren ADEGI saria irabazi du.

  • Irabazleak Bandera jasotzen

    Bosgarren Bandera Donostia Arraun Lagunakentzat

    Donostia Arraun Lagunak taldea 2026ko Kontxako Banderako txapelduna izan da, Kontxako bosgarren Bandera bere palmaresari batuta. Donostiako traineruak 10:31,32ko denbora egin du gaurko estropadan, eta berriro erakutsi du badian indartsu dagoela, eta garaipena eskuratu du arrauneko hitzordu handietako batean. Aurtengo Patroi onenaren ADEGI Saria Nagore Osoro Larrañagarentzat -Donostia Arraun Lagunak klubeko patroia - izan da.

  • Arraun Lagunakeko eskifaia

    Donostia Arraun Lagunak-ek eta Orio Orialki-k Kontxako Banderarako lehen pausoa eman dute

    2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiak sailkapenaren buruan utzi ditu Donostia Arraun Lagunak (10:49,68) - emakumezkoen modalitatean - eta Orio Orialki (19:51,60) - gizonezkoen modalitatean -, eta postu ezin hobean bigarren eta behin betiko jardunaldiari begira.

  • Aurtengo kartelaren xehetasuna

    San Juan - CMO Valves izan da azkarrena emakumezkoen Kontxako sailkapenean

    San Juan - CMO Valveseko eskifaiak denborarik onena egin du, 10:57,06, eta Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropadan nagusitu da. Guztira 19 traineruk hartu dute parte proban, eta zazpi plaza zeuden jokoan hurrengo bi igandeetako estropadak jokatzeko.