Web mapa
Hizkuntzak
  • Karmelo Txiki konpartsako kideak

    Karmelo Txikik diztira egin du eta 2026ko Inauterietako Sari Nagusia lortu du

    Karmelo Txiki konpartsak, "Donostiako Zinemaldia" gaiarekin, 2026ko Donostiako Inauterietako Sari Nagusia lortu du. Umorearen Sari Nagusia, laugarren urtez jarraian, Furius konpartsarentzat izan da; bere gaiak, "Cortado por obras", Donostiako publikoa liluratu zuen. Sariak, Urnietako Oianume jatetxean, bart egindako afari batean banatu ziren.

  • berria iragartzeko kartel bat

    Jorge Grávalos 2026ko Inauterietako Urrezko Sardina

    2026ko Donostiako Inauterietako Konpartsek erabaki dute Urrezko Sardina saria Jorge Grávalos Pascuali ematea. Altza auzoko bizilaguna da, eta Inauterien zale amorratua. Bere esker ona adierazi nahi die konpartsei emandako laguntzagatik eta Altzako inauterietako eta Eltze Festako egitarauari egindako ekarpenengatik.

  • Eureka konpartsako ordezkariak

    Eureka, Inauterietako jantzien diseinuaren VII. saria

    Atzo gauean, Ilunben 2026ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen VII. Saria eman zen. Eureka konpartsa, "Tierra de Faraones" izeneko gaiarekin irabazlea suertatu zen; haien atzetik eta bigarren posizioan Fantasy konpartsa, "Baile de dragones" eta  bukatzeko, Fama konpartsa "La vuelta al mundo en 80 días" gaiarekin hirugarren postuan geratu zen.

  • Gaur aurkeztutako liburuaren azala

    Juan Antonio Anteroren 'Begi urdin bat' liburua aurkeztu da

    Gaur goizean, Begi urdin bat. Hungariar Kaldereroen historia eta jatorria Donostian liburua aurkeztu da prentsaurrean. Liburua, Juan Antonio Antero Aranzamendik idazle donostiarrak idatzi du. Edizio elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta Donostia Kulturaren babesa du.

  • Feriako kartela

    2025eko Santo Tomas Feriako lehiaketen emaitzak

    Gaur goizean, 2025eko San Tomas Feria dela eta, eta ohi bezala, hainbat lehiaketa egin dira gure hirian (lur gaien lehiaketa, Donostialdeko ezti lehiaketa, txorimalo lehiaketa, Euskal Herriko XXIX. txistor lehiaketa, etab), eta horien emaitzak hemen kontsulta daitezke: