Hizkuntzak
Albisteak
-
Ainitze Zumetak bere errekorra hautsi du berriro Uliako Harrian
Ainitze Zumeta Goikoetxea zarauztarrak lortu du garaipena 2025eko Uliako Harrian. 70 kiloko harria 23 aldiz altxatu du,eta, horrela, bere errekorra hautsi du proban.
-
Idurre Aristizabal eta Ibai Turrillas berriro garaile Marmitako lehiaketan
Gaur goizean, eta 2025eko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, XVIII. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketa ospatu da Elkano kalean. 18 bikotek hartu dute parte eta, iaz bezala, Izurun taldeko Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Larrañagak osatutako bikote donostiarrak irabazi du.
-
Hirugarren urtez jarraian, Urrezko Maskorra Pirotecnia Valencianarentzat
Beste behin ere, eta hiru aldiz jarraian, Pirotecnia Valencianak (abuztuaren 15eko jaurtiketa, ostirala) irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 60. Lehiaketako Urrezko Maskorra.
-
Beroak ere ezin Iker Vicenterekin
Arratsalde bero batean, Iker Vicente nafarrak beste behin irabazi du aurtengo Aizkolarien Urrezko Kopa. Ohi denez Aste Nagusian, 5 aizkolari elkartu dira plazan eta Otsagabiakoak 34 minutu eta 8 segundo behar izan ditu 14 enborrak mozteko.
-
Legatza Lehiaketan, Marta Paulis eta Aurelio M. Acera txapeldunak
Marta Paulis Lumbreras eta Aurelio M.Acera Iglesias - "Otros 2 de Intxaurrondo" gaur goizean Matia kalean ospatu den Aste Nagusiko VIII. Legatza saltsa berdean lehiaketan txapeldunak suertatu dira. Aurtengo edizioan,15 bikotek parte hartu dute lehiaketan.
