Web mapa
Hizkuntzak
  • Inauterietako kartela

    Agintari eskudunek alerta horia ezarri dutenez haizeagatik inauterietako desfilean (15:00etatik 24:00etara), Antolakuntzak desfile hori karrozen parte-hartzerik gabe egitea proposatu dute (konpartsakideak eta megafoniak bakarrik).Proposamen horren aurrean, konpartsek nahiago izan dute gaurko desfilea ez egitea, eta biharko eguraldi iragarpenak onak direnez, bihar baldintzarik onenetan egitea, eta horrela, Donostiako publikoari hilabeteetan egindako lan guztia erakutsi ahal izango zaio.

     

  • Eureka konpartsa saria jasotzen

    Atzo gauean, Ilunben 2024ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen V. Saria eman zen. Eureka konpartsa, "La Circa Mágica" izeneko gaiarekin, irabazlea suertatu zen aurtengo edizioan; haien atzetik eta bigarren posizioan Intxaur Txiki konpartsa, "Reino Mágico", eta hirugarren posizioan, Mystic, "Carnaval de Bichos" eta Txasiss "Les Lumière" ex-aequo geratu ziren.

  • Ekitaldi batzuen irudia

    Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2023ko memoriaren balantzea. Inoiz baino zabalagoa izan da donostiarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa.

  • 2024ko Momo jainkosa

    Otsailaren 5ean, astelehena, bai Illunben egingo den 2024ko Inauterietako Konpartsen aurkezpenerako (otsailaren 9an, ostirala, 21:01ean), bai Kursaalean ospatuko den haurren emanaldirako (otsailaren 11n, igandea, 11:31n) sarrerak jarriko dira salgai. Sarrerarik egonez gero, salmenta otsailaren 6ra arte luzatuko litzateke.

  • 2024ko Danbor Nagusia

    Gaur goizean, 2024 Haur Danborrada eta haren pertsonaiak aurkeztu dira Udaletxeko Pleno Aretoan. Aurtengo Haur Danborradako Danbor Nagusia San Jose Ikastetxeko neska bat izango da eta pertsonaiak Colegio Santa Teresa Ikastetxeko ikasleak.