Hizkuntzak
Albisteak
-
ADEGI sariak 2025eko Kontxako Banderan
Gaur eguerdian, Bokado jatetxean, 2025eko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) X. ADEGI Saria eman zaie.
-
ADEGIk patroirik onenak aintzatesten ditu
ADEGIk Donostiako Estropadetako patroi onenen sariak banatu ditu gaur, 2025eko Kontxako Banderan. Joana Halsouet, Donostia Arraun Lagunakeko patroia eta Iñigo Larrinaga, Bermeoko patroia izan dira irabazleak.
-
Orio, denboraldi zoragarri bati amaiera bikaina
Azken garaipenetik zortzi urte igaro ondoren, oriotarrek Kontxako 33. Bandera irabazi dutela ospatzen dute eta amaiera ematen diote Liga ere irabazi duten denboraldi bikainari. Orio Orialkik 38:35,36ko denbora egin du bi jardunaldietan.
-
Laugarren Bandera Donostia Arraun Lagunakentzat
Donostia Arraun Lagunak taldeko eskifaiak eskuartean du jada Kontxako Bandera berri bat, laugarrena. 21:30,92ko denbora eginda bi jardunaldietan, donostiarrak izan dira aurtengo edizioko jaun eta jabe bi jardunaldietan nagusituz. Gaurko estropadan egindako denbora 11:01,72koa izan da.
-
Arraun Lagunak eta Zierbena, aurretik
Donostia Arraun Lagunak-eko emakumezkoen eskifaiak (10:29,20) eta Zierbena Bahías de Bizkaia taldeko gizonezkoenak (18:59,26) garaipena lortu dute 2025eko Kontxako banderaren lehen jardunaldian.
