Hizkuntzak
2025eko Donostiako Estropadetako sarreren salmenta
2025eko Donostiako Estropadetako sarrerak eguerdiko 12:30ean jarriko dira salgai; bai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) bai irailaren 7 eta 14ko jardunaldietarako.
Emakumezkoen sailkatze-estropada irailaren 3an jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Gizonezkoen sailkatze-estropada, berriz, irailaren 4an, ordu berean. Bi egun horietan sarrerak soilik tribunarako behar dira eta horiek online, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta tribunaren ondoan kokatutako leihatilan eros daitezke.
Bi igandeetako estropadetarako sarrerei dagokienez:
- Online eros daitezke bi igandeetarako sarrera orokorrak (4,50 €) eta Tribunakoak (9 €). Sarrerak erosteko loturak hemen: irailak 7 eta irailak 14. Bigarren jardunaldirako Tribunako sarrerak agortu egin dira online; irailaren 14an, igandea, bertan jarriko diren leihatiletan egongo dira salgai.
- Deskontudun sarrera orokorrak (langabetuentzat, pentsiodunentzat eta 30 urtetik beherakoentzat) soilik txarteldegi fisikoetan erosi ahal izango dira 2,2 eurotan. Txarteldegiak Victoria Eugenia Antzokian eta estropada-eremurako sarreretan jarriko dira bi igandeetan. Deskontua lortzeko baldintza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
- 12 urte bitarteko haurrak, sarrera orokorra doan.
- Sei urte bitarteko haurrak Tribunan doan, eserlekurik hartu gabe.
Sarrera orokorren salmenta, bai online, bai leihatilan, igandeko (irailaren 7a eta 14a) 12:30ak arte egongo da eskuragarri. Estropadak ikusteko eremuko sarreretako txarteldegiak 9:30etatik aurrera egongo dira irekita.
Tribunako sarrerei dagokionez, sailkatze-estropadetarako salmenta estropadaren eguneko 15:30ean eten egingo da; online zein leihatiletan. Irailaren 7ko eta 14ko igandeetarako tribunako sarrera salmenta jardunaldien bezperan 13:30ean etengo da online (irailaren 7koa irailaren 6an; irailaren 14koa 13an). Estropada egunetan tribunarako sarreraren bat eskuragarri egongo balitz, estropada egunean bertan salduko da tribunan: 16:30etik aurrera sailkatze egunetan, 9:30etik aurrera igandeetan.
