Hizkuntzak
Oriok denborarik onena Emakumezkoen sailkatze-estropadan
Orio Orialkiko tripulazioak 11:42,60ko denbora egin du, eta Kontxako badiako uretan gaur arratsaldean jokatu den Emakumezkoen sailkatze-estropadan garaile atera da.
Oriotarrekin eta dagoeneko sailkatuta dagoen Donostia Arraun Lagunakekin batera, hauek dira datozen bi igandeetan 2025eko Kontxako Bandera lortzeko lehiatuko diren beste sei traineruak: Tolosaldea, Nortindal Donostiarra, Hibaika Jamones Ancín, Hondarribia Bertako Igogailuak, Astillero Eneryt Servicios eta Zumaia Delteco.
Zarautz-Gesalaga-Okelaneko traineruak bosgarren denborarik onena egin du, baina epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diote estatxa behar baino lehen askatzeagatik.
- Estropadaren emaitza [PDF]
