Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene

Kultur Etxea

Larrotxene Bideoren eskutik, 8-12 urte bitartekoei zuzendutako Harrobideo Laborategia jarriko da martxan urtarrilean. Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik. Lehenengo saioa urtarrilaren 17an izango da: Zer da zinema? (I). Gure zinemagile-begirada.

Harrobideo Laborategia

Programa honek zinemagintza modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzea du helburu. Parte-hartzaileek beren ideiak irudi bihurtuko dituzte ariketa praktikoen bidez, eta kontakizun kolektibo bat eraikiko dute, euren interesak eta kezkak abiapuntu hartuta.

Saioak independienteak izango dira eta bi astean behin ikus-entzunezko arlo bat landuko da: argia, kolorea, espazioa, mugimendua, enkuadreak, konposizioa, pertsonaiak, muntaketa eta beste hainbat. Saio guztiak osagarriak izango dira, trebakuntza ibilbidea osatuz, baina, aldi berean, banakako jarduerak izateko pentsatuta daude ere; beraz, ez dago ikasturte osorako konpromisorik.

Programa honen bidez Larrotxene gazteen ikus-entzunezko sormen-laborategi bihurtuko da. Horretarako, Larrotxenek dituen baliabide tekniko eta profesional guztiak (kamerak, estudioak, soinua, edizio gelak…) gazteen esku jarriko dira.

Harrobideo Zine-Lab kolektiboko Unai Ruiz eta Maite Alonso sortzaileek koordinatuko dute. Saio bakoitzean parte hartzeko ordaindu behar ez bada ere, izen-ematea beharrezkoa da.

Egitaraua

1. saioa: Zer da zinema? (I). Gure zinemagile-begirada. Filmak ikusi eta hauek komentatu. Enkuadreak sortu, konposizioa eta ikuspegia ikasteko. Urtarrilak 17.

2. saioa: Zer da zinema? (II). Argia, kolorea eta mugimendua. Argiaren erabilera ulertu filmetan, ondoren argi eta itzalekin jolasteko. Eszenak sortu, objetuak argiztatuz. Espazioa aztertu. Urtarrilak 31.

3. saioa: Gidoia (I). Pertsonaiak eta munduak sortu. Filmak ikusi, ariketa praktikoak egin eta storyboard bat sortu. Otsailak 14.

4. saioa: Gidoia (II). Eszena bat eraiki. Kroma eta fondo birtualak filmetan aztertu. Kromarekin jolastu, inprobisazioaren bitartez. Otsailak 28.

5. saioa: Filmaketa (I). Kamera, gorputzaren luzapena. Kameraren erabilera filmetan aztertu. Ariketa praktikoak kamerarekin. Martxoak 14.

6. saioa: Filmaketa (II). Irla imajinarioaren bizitza erregistratu. Aurreko blokeetan sortutako txokoak, objektuak eta pertsonaiak filmatu. Lan taldeak sortu zinemaren eginkizunen arabera. Martxoak 28.

7. saioa: Soinua (I). Soinu-paisaiak, soinu unibertsoak. Filmak, entzumenaren bidez “ikusi” eta gero, komentatu. Giroa (haizea, pausuak, ahots urrunak) grabagailuaren bidez erregistratu. Apirilak 18.

8. saioa: Soinua (II). Soinua eta emozioak. Giroak, efektuak eta ahotsa konbinatuz eszenak sortu. Soinu-bankua sortu, edizioan erabiltzeko. Maiatzak 9.

9. saioa: Edizioa (I). Grabatutakoaren berrazterketa. Aurreko saioetan sortutako irudiak eta soinuak ikusi eta komentatu. Planoak ordenean jarri eta edizioaren tresnekin jolastu. Maiatzak 23.

10. saioa: Edizioa (II). Istorio kolektiboaren muntaketa. Ahotsak edo intertituluak gehitu eta planoak eta soinua muntatu. Azkenik, lanaren proiekzioa egingo da. Ekainak 13.