Hizkuntzak
Gidoia (II). Eszena bat eraiki Harrobideo
Oharra: Doakoa, izen-ematea otsailaren 26ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea DKko adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.
Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa berria sortu da, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.
Laugarren saioan, irudimenezko uharte baten historia asmatuko dugu, beste urrats bat emateko: gure abenturak eszena zinematografiko bihurtzea. Zinemak edozein espazio erabat bestelako espazio bihurtzeko aukera ematen digu, funts birtualak eta kromaren teknika erabiliz.
Adibide bisualen bidez, benetako interpreteak agertoki eta elementu digitalekin nola uztartzen diren ulertuko dugu, baita irudimena eta gorputza ilusioak funtziona dezan nola giltzarri diren ere. Uhartea berriro eraldatuko da: lurralde berriak, laborategi sekretuak edo ustekabeko arriskuak agertuko dira, eta kromaren eta pantaila berdearen laguntzarekin eraiki ahal izango dira.
Saioaren helburua: Proposamenak kromaren oinarrizko funtzionamendua praktikatik eta jokotik ikastera gonbidatzen du. Efektu errazekin esperimentatuko dugu ikus-entzunezko fikzioa nola sortzen den ulertzeko.
Talde txikietan antolatuko dugu lana, uhartean bizitako abenturetan oinarritutako eszena laburrak garatu eta filmatzeko. Talde bakoitzak interpretazioa, inprobisazioa eta gorputzaren eta espazio digitalaren arteko harremana aztertuko ditu.
Feedback kolektibo batekin itxiko dugu. Gure uhartea zinemaren lengoaiatik eraikitzen jarraitzeko esperientzia.
Informazio gehiago: Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia (albistea).
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Ilustrazio narratiboa eta komiki esperimentala Paula Estevez
urriak 13 - otsailak 2
Intxaurrondo K.E.
-
Besterik
Oinarrizko sukaldaritza Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Artzak Ortzeok elkartea
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinema politikoa Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Okendo K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
