Hizkuntzak
Filmaketa (I). Kamera, gorputzaren luzapena Harrobideo
Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa berria sortu da, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.
Bosgarren saioan, kamera tresna soil bat izatetik gure gorputzaren luzapen bat izatera igaroko da. Nor garen eta nola begiratzen dugun aztertuko dugu, irudiaren indarra eta gure presentzia zinematografikoa esploratuz. Gure uhartea eta gure nortasuna zinemaren lengoaiatik eraikitzen jarraitzeko esperientzia praktikoa.
Informazio gehiago: Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia (albistea).
Oharra: Doakoa, izen-ematea martxoaren 12ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Ilustrazio narratiboa eta komiki esperimentala Paula Estevez
urriak 13 - otsailak 2
Intxaurrondo K.E.
-
Besterik
Oinarrizko sukaldaritza Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Artzak Ortzeok elkartea
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinema politikoa Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Okendo K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
