Hizkuntzak
Filmaketa (II). 'Irla imajinarioaren' bizitza erregistratu Harrobideo
Beteta
Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa berria sortu da, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.
Seigarren saioan, gure uharte imajinarioan murgilduko gara: espazioak esploratu, rolak asmatu eta elkarrekin bizitzeko moduak sortuz. Jolasaren eta sormenaren bidez, egoerak eta istorioak eraikiko ditugu, kamerarekin une horiek guztiak harrapatuz.
Saio honetan, Zine–Lab-ez gain, Pello Gutierrez, zinemagilea eta Zazpi T’erdi ekoiztetxearen sortzaileetako bat, izango dugu bidelagun.
Informazio gehiago: Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia (albistea).
Lehen oharra: Doakoa, izen-ematea martxoaren 26ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Ilustrazio narratiboa eta komiki esperimentala Paula Estevez
urriak 13 - otsailak 2
Intxaurrondo K.E.
-
Besterik
Oinarrizko sukaldaritza Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Artzak Ortzeok elkartea
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinema politikoa Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Okendo K.E.
Albisteak
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
- Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du 2025.02.19
