Web mapa
Hizkuntzak
Zinema, bideoa eta argazkia

Iragandako ekitaldia

Larrotxene K.E.

0

Euskara / Haurrak

Zinema - Argia, kolorea eta mugimendua

Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa berria sortu da, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.

2. Saioa – Irudi abstraktuen sorkuntza esploratzen
Saio honetan, egoera narratibo zehatz batekin abiatuko gara, irudimenezko uharte batean aurkitzen den taldearena. Bertan haurrek koloreak erabiliz emozioak sortu, sormen mugak esploratu, eta kaosa eta esperimentazioa justifikatu ahal izango dute. Jennifer West-en lan batzuk ikusiko ditugu (jweststudio.com) aurretik, argia, kolorea eta mugimenduarekin jolasteko inspirazioa izan daitezen. Haurrak esploratzen eta antolatzen ari diren irudimenezko uhartea mugitzen hasiko da: sumendi txiki bat esnatzen da, itsasoa irakiten eta kolorez lehertzen da, olatuak nahasten dira, eta aparrak distiratsuak agertzen dira paisaian.
Saioaren helburua:
Saio honek haurrei gonbita egingo die irudi abstraktuak sortzeko, jokoa, esperimentazioa eta proiekzioa ardatz hartuta. Erretroproiektorea eta 16 mm-ko zine analogikoa erabiliz, parte-hartzaileek elkarrekin kolorez, formaz eta mugimenduz betetako irudiak sortuko dituzte.

Espazioa sorkuntza-gune desberdinetan antolatuko dugu, eta taldeak txandaka arituko dira gune horietan, gailu bakoitzaren adierazpen-aukera ezagutuz eta esperimentatuz. Amaieran, sortutako irudi guztiak film-performance kolektibo batean bilduko dira, non ekarpen bakoitza esperientzia bisual partekatu baten parte izango den, elkarrekin sortu eta gozatzeko, irudimenari eta argiari bidea emanez.

Informazio gehiago: Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia (albistea).

Lehen oharra: Doakoa, izen-ematea bezperako 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe.

Bigarren oharra: Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea DKko adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi