Hizkuntzak
Albisteak
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XVII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 13an amaituko da.
-
2.000 ikusle inguru XXXV. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 35. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, 2.000 lagun inguru bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz eta musikaz gozatzera maiatzaren 7tik 24ra.
-
XXXV. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 7tik 24ra
Poltsiko Antzerkia Jaialdia antolatu dute kultur etxeek 2026ko maiatzaren 7tik 24ra. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
-
Iker Laurobak emango dio hasiera Lagunekin Kantari zikloari
Lau hitzordu izango ditu aurten Lagunekin Kantarik Intxaurrondon: maiatzaren 11n (Iker Lauroba), 18an (Kattalin Indaburu + Filip Albor), 25ean (Etxekoekin kantari) eta 29an (Kantujira).
-
2026ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitartean. 2025-2026 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
