Hizkuntzak
2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa
Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) eskainiko ditu. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 7an 16:00etan hasiko da, eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 27ra. Webgunean eta kultur etxetan eman ahalko da izena.
Ikastaro guztien informazioa Donostia Kulturako webgunean dago. Eskaintza pdf formatuan ere kontsulta daiteke. Kultur etxeetan paperean izango da abuztuaren amaieran.
Hauek dira eskaintzaren puntu aipagarrienak:
- Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da:
- Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 7an 16:00etatik aurrera, irailaren 13ra arte.
- Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 16an 16:00etatik aurrera, irailaren 27ra arte.
- Aurten ere, euskarazko zenbait ikastarotan Belarriprest eredua errepikatuko da. Ikastaro horietan, maila baxua izan arren, ikasleak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dira, betiere elkarlaneko giroan. Ikasleek eta irakasleek konpromisoa hartuko dute euskaraz hitz egiteko eta elkarri laguntzeko.
- DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagelako ikastaroak nabarmentzen dira.
Kultur etxeetako matrikulazio ordutegiak
Ohiko ordutegiak irailaren 7ko 16:00etatik aurrera:
Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz: 16:00-20:00.
Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxia (irailaren 7a salbu).
Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00.
