Hizkuntzak
Soinua (II). Soinua eta emozioak Harrobideo
Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa berria sortu da, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.
Zortzigarren saioan, soinuaren munduan murgilduta jarraituko dugu, istorio batek nola bizia har dezakeen deskubritzeko. Soinu efektuak eta musikan oinarrituko dugu sesioa: istorioak kontatzen laguntzen duten eta irudiei esanahi berriak ematen dizkieten soinuak. Eszenekin lan egingo dugu ere, egokiak diren efektuak eta musika sortuz.
Saio honetan, Zine–Lab-ez gain, Jon Goya musikaria izango dugu bidelagun berriro, soinuaren eta musikaren magia gertutik ezagutzeko.
Informazio gehiago: Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia (albistea).
Oharra: Doakoa, izen-ematea maiatzaren 7ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Besterik
Oinarrizko sukaldaritza Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Artzak Ortzeok elkartea
-
Antzerkia eta dantza
80 hamarkadako dantzak Prokulturako irakaslea
urriak 13 - maiatzak 25
Intxaurrondo K.E.
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Akuarela Prokulturako irakaslea
urriak 13 - maiatzak 25
Intxaurrondo K.E.
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
