Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik dago
Hemezortzi urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 34. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 13 bitarte.
-
2023ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
-
Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta
Abonuak urriaren 20etik aurrera, ostirala, 11:30etan jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.
-
Zabalik “Beldurrola”-n izena emateko epea
Bigarren urtez jarraian, Beldurrezko Asteak Beldurrola – Sorginei buruzko rol jokoak euskaraz hartuko du. Urriaren 19tik 22ra bitartean garatuko da Egia Kultur Etxean eta Ebla liburudendan, eta beldurrarekin eta aurten zehazki sorginkeriarekin lotutako mahai jokoen partidak egingo dira.
-
Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena
Jarraian urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean zenbait film luzeren aurrerapena.