Hizkuntzak
Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta
Abonuak urriaren 23tik aurrera, osteguna, 09:00etan jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.
ABONUEN SALMENTA (ANTZOKI ZAHARRA)
- Abonua: 80 €
- Ordutegia: 09:00 – 13:30 / 17:00 – 20:00
- Abonua zenbakitua da eta eserleku bera dagokio saio guztietarako.Kursaaleko inaugurazioa abonuan sartuta dago.
- Abonuan katalogoa eta 2000maniacos fanzinea daude barne.
- Bestetik, abonuarekin Victoria Eugenia Antzokiko saioetara ere sar daiteke. Horretarako, aldez aurretik leihatilara joan behar da gonbidapen bat eskuratzeko.
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 abonu eros ditzake.
ABONUEN TELEFONO BIDEZKO SALMENTA
- Abonuak DK Zinema Unitatetik bakarrik erreserbatuko dira EAEtik eta Nafarroatik kanpoko pertsonentzat, eta geratzen den kupoaren arabera.
- kusleen izena eta abizenak eskatuko dira, baita NAN fotokopia eta banku-transferentziaren ziurtagiria ere.
- Abonuak urriaren 20an eta 21ean erreserbatu ahal izango dira.
Telefonoa: 943 48 11 57
Ordutegia: 10:00 – 12:00
Kontu zk.: ES86 2095 0611 08 1063871866
- Erreserbak urriaren 30etik aurrera Antzoki Zaharrean jaso ahal izango dira.
SARREREN SALMENTA (ANTZOKI ZAHARRA, VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA eta KURSAAL)
- Antoki Zaharra eta Victoria Eugeniarako sarrera: 7,50 €
Kursaaleko sarrera: 15 € - Sarrera solteak urriaren 27tik, astelehena, 11:30etan jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta DK webgunean: www.donostiakultura.eus/eu/sarrerak
- Kursaaleko inauguraziorako sarrerak Kursaaleko leihatilan eta bere webgunean ere salduko dira, astelehenean, hilak 27, 11:30ean: www.kursaal.eus/eu/sarrerak
- Sarrerak zenbakituak dira.
- Pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera erosi ditzake saio bakoitzeko eta gehienez 4 gonbidapen jaso ahal izango ditu doako saioetarako.
TABAKALERA
- Sarrera: 4 €
- Salmenta Tabakaleran eta bere webgunean: sarrerak.tabakalera.eus
DESKONTUAK
- DK BAZKIDEAK: % 10eko deskontua abonuen eta sarreren erosketan. 2 sarrera eta 4 abonu erostean aplikatuko da, bai leihatiletan bai online salmentan.
- Donostia Kulturako bazkideentzako deskontu bera aplikatuko da hauentzat: langabeak, 30 urtetik beherakoak, pentsiodunak eta 65 urtetik gorakoak. Deskontu hau leihatilan eta sarrera bakar batean aplikatzen da.
