Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
El Gran Wyoming protagonista 2025eko Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelean
José Miguel Monzón, El Gran Wyoming izenez ezaguna, urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko kartel ofizialeko protagonista da. Telebistako aurkezlea, umorista, aktorea, musikaria eta komunikatzailea, El Gran Wyoming azken urteetako Espainiako telebistako pertsonaia karismatikoenetako bat da. 2006tik El intermedio albistegia aurkezten du La Sextan.
-
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 13an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 31a eta azaroaren 7a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 19a izango da.
-
11.575 parte-hartzaile Giza Eskubideen 22. Zinemaldian
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra garatu da, eta ikusleen erantzun bikaina eta euskal zinemaren presentzia nabarmena izan ditu.
-
"L’Histoire de Souleymane" filmak Giza Eskubideen 22. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Boris Lojkinek zuzendutako L’Histoire de Souleymane (Frantzia, 2024) filmak lortu du Film Luze Onenaren Ikusleen Saria Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian, gaur gauean Victoria Eugenia Antzokian amaituko dena.
-
Helena Tabernak jasoko du 2025eko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.