Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Pantxineta Endemoniata"k irabazi du 2023ko Fanzineen Gerra
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Pantxineta Endemoniata.
-
3. Oihua! film laburren proiektu lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik dago
Deialdiaren asmoa, euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea da, eta horretarako, ikus-entzunezkoen arloko profesionalen aholkularitza emango zaio hautatutako proiektuari. Horren azken emaitza film labur bat ekoiztea eta zuzentzea izango da, hori guztia Larrotxene Bideo-ren tutoretzapean. Film laburra 2024ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean estreinatuko da.
-
"La mesita del comedor" eta "Cuando acecha la maldad" filmek Beldurrezko Zinemaren Asteko Ikusleen Saria ex aequo lortu dute
Cuando acecha la maldad (Demian Rugna, 2023) eta La mesita del comedor (Caye Casas, 2022) film luzeek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Ikusleen Saria ex aequo irabazi dute. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan River (2023) pelikularen proiekzioarekin.
-
"Euskadi Fantastikoa 19: Sorgin seinalea" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Euskadi Fantastikoa 19: Sorgin seinalea (Gregorio Muro Harriet & Daniel Redondo) erakusketa irekita egongo da urriak 27tik azaroak 18ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
"Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua" erakusketa irekita Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua erakusketa irekita egongo da urriak 27tik azaroak 12ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).