Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Beldurrezko Zinemaren 36. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra
Urriaren 31n, ostirala, Gaua (2025) euskal ekoizpenak, Paul Urkijo Alijok zuzenduak, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea inauguratuko du Kursaalen. Johannes Robertsen Primate (2025) film estatubatuarrak itxiko du Antzoki Zaharrean azaroaren 7an.
-
'Animedon. Donostiako Anime Topaketa´ren bigarren edizioa
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon. Donostiako Anime Topaketa sailaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditu urriaren 31tik azaroaren 8ra bitartean japoniar animazioaren zaleentzat.
-
“Klasikoak, modernoak eta bitxiak” Nosferatu zikloari urrian helduko zaio berriro
Urriaren 8an jarraituko du Tabakaleran, Nosferatu programazioaren barruan, Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloak. Hirugarren hiruhileko honetako lehen filma Salaam Bombay! (1988) izango da, Mira Nair zinemagile indiarrak zuzendua.
-
Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte
Donostia Kulturako 2025-2026 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
Arte urbanoko “Mexicráneos” erakusketa Donostiara iritsi da
Gaurtik aurrera, urriak 1, eta datorren azaroaren 2ra arte, munduko arte urbanoaren erakusketarik handienetako bat izango da Donostian: Mexicráneos.
