Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
“Interview: Urez eta hondarrez”-en estreinaldia Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Interview: Urez eta hondarrez ikuskizunaren estreinaldia aurkezten du, Tentazioa konpainiarena. Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritua. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian (Klub Aretoan).
-
"Zinema eta Memoria" zikloa Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere. Aurten berriro izango da Tabakaleran Zinema eta Memoria zikloa. Zikloa osatzen duten hiru pelikuletan Historia kontatzeko garaian irudiek duten ahalmena eta garrantzia aztertzen dira.
-
“Faisaien Irla” filmak inauguratuko du Giza Eskubideen 22. Zinemaldia
Asier Urbietak zuzendutako Faisaien Irla (La Isla de los Faisanes) (2025) euskal ekoizpenak inauguratuko du apirilaren 4an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta.
-
Udaberriko programazioa otsailaren 25etik aurrera salgai
Asteartean, otsailak 25, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko arte eszenikoetako programazioa.
-
Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du
Donostia Kulturak 2024ari buruz egindako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa izan dira aipagarrienak.
