Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak
Datorren martxoaren 8an, 20:00etan, Antzoki Zaharrean kontzertu solidarioa izango da: Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak. Donostia Kulturaren ohiko kanaletan (leihatiletan eta webgunean) jarriko dira sarrerak salgai (prezioa 10 €) otsailaren 14an, 11:30etik aurrera.
-
Haur eta gazteei zuzendutako hiru film Giza Eskubideen 22. Zinemaldian
Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman dezakete Giza Eskubideen 22. Zinemaldiak (apirilak 4-11) haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako.
-
Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko.
-
Mendi Tour Antzoki Zaharrean
2025ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da otsailaren 17ean, 18an eta 19an, Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik. Sarrera salmenta otsailaren 3an hasiko da, goizeko 11:30ean, gure ohiko kanaletan.
-
Argitaratua “Clásicas, modernas y extrañas. Historias feministas del cine” liburua
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitalpen berria aurkezten dute, Clásicas,modernas y extrañas. Historias feministas del cine liburua, Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok koordinatua, Nosferatu Bildumako 21. zenbakia.
