Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta
Abonuak urriaren 18tik aurrera, ostirala, 09:00etan jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.
-
2024ko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteak, FNACekin eta Euskal Itsas Museoarekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
-
Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik dago
Hemeretzigarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 100 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 35. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 11ra arte.
-
“Animedon. Donostiako Anime Topaketa” jaio da
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, urriaren 25etik azaroaren 1era garatuko den 35. edizio honetan, Animedon – Donostiako Anime Topaketa izeneko sail berri bat inauguratuko du.
-
Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena
Jarraian urriaren 25a eta azaroaren 1a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean zenbait film luzeren aurrerapena. Programazio osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da.
