Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Helena Tabernak jasoko du 2025eko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
-
"Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ekitaldia" erakusketa zabalik
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ediziorako, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa.
-
"Kaliforniar ametsa" erakusketa zabalik Aiete Kultur Etxean
Donostia Kulturak eta Giza Eskubideen Zinemaldiak, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Montehermoso Kulturunearen laguntzarekin, Darcy Padilla argazkilariaren Kaliforniar ametsa erakusketa aurkeztuko dute. Erakusketa apirilaren 3tik ekainaren 8ra egongo da zabalik Aiete Kultur Etxean.
-
"Mauthausenetik haratago" erakusketa Okendo Kultur Etxean
Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Mauthausenetik haratago. Francesc Boix argazkilaria erakusketa irekita egongo da martxoaren 27tik maiatzaren 31ra Okendo Kultur Etxean.
-
Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da
Bidasoako mugako migratzaileen egoera, AEBko eskubide zibilenaldeko borroka eta Argentinako mobilizazio sozialak, pertsona gorren eta riderren eskubideak eta Mexiko DFko garbitzaileei zuzendutako begirada izango dira gaietako batzuk zinemaldiko filmetan eta solasaldietan.
