Web mapa
Hizkuntzak

2019 mugarrien urtea izan da San Telmoren historian: geure produkzio arrakastatsu batzuek, hala nola Heriotza. Ante la muerte izenburukoak edo nazioarteko foroan sarbidea eman digun Hello Robot erakusketak, bisitarien kopururik handienak izan dituzte museoa berrireki zenetik.

Web orriaren harpidedunak, jarduerak edo lankidetzak emendatu izanak agerian jartzen du Museoak gero eta interes handiagoa pizten duela. Sorkuntzari bultza egiteko proiektuen aldeko apustua (hala nola Museo Bikoitza berria) eta gaur egungo eztabaidagaiei buruzko pentsaera kritikoan eta gogoetaren ildoetan egindako lana egoki elkartu dira elementu tradizionalak zaharberritzeko eta ikertzeko proiektuekin (horixe izan da jineta ezpataren kasua).

Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko lanak arte- eta kultura-programa bultzatzailea utzi du 2019an, eta emaitza bikainak izan ditu.

Hello Robot erakusketa (Argazkia: Oskar Moreno)

Hello Robot erakusketa (Argazkia: Oskar Moreno).