Web mapa
Hizkuntzak

2019an, Aiete Kultur Etxearen programazioak aurreko urteetako ildoari jarraitu dio. Giza eskubideei eta bakeari buruzko erakusketak dira orain ere laneko ardatz nagusiak; lantegiei dagokie bigarren maila protagonismoaren aldetik, haien agenda Kultur Etxeko erakargarrienetakoa baita; eta hiriko jaialdi eta jardueretatik iristen zaizkigun dinamikek ere pisu handia izan dute gure programan.

Izan ere, Aiete Kultur Etxeko jarduerak, orain arte marrazkia eta ilustrazioa izan badute ere espezialitatetzat, haziz eta haziz jarraitzen dute, eta urtero berritzen dituzte beren gaiak, auzorako eragile sozio-kulturala izanik. 2019an, Gero Axular dantza taldearen dinamika nagusitu da, euskal janzkera tradizionala berregiteko eta berreskuratzeko lantegiak eratu baititu, eta ondoren erakusketa txikia egin haien inguruan.

Kultur Etxea aurrera doa, erabiltzaile eta gai berrietara irekiz, eta bere izaera bereziari eutsiz betiere.

Frida Kahlo, artista eta aktibista (Aitziber Alonso - Espido Freire).

Frida Kahlo, artista eta aktibista (Aitziber Alonso - Espido Freire).