Web mapa
Hizkuntzak

Letren unibertsoa modan dago, eta Literaktum du topagunetzat. Bernardo Atxaga, zeinari Espainiako Letren Sari Nazionala eman baitzaio berriki, Cristina Morales, Arantxa Urretabizkaia –azken Antton Abadia Saria– eta Adam Zagajewski –2017ko Letren Asturiasko Printzesa Saria– izan dira, besteak beste, planeta honetan lur hartu duten protagonistetako batzuk.

Hitzaldiak, solasaldiak, gogoetak, analisiak eta are haurrentzako letren gune bat: horiek guztiek lidergo-sona ekarri diote Literaktumi letren jaialdien artean. Arrakastaz beteriko urtea, datozenei are gogo biziagoz ekiteko asmoa pizten duena.

Laura Freixas & Mariasun Landa - Literaktum 2019 (Foto: Iñaki Rubio)

Laura Freixas & Mariasun Landa - Literaktum 2019 (Argazkia: Iñaki Rubio).