Hizkuntzak
Lugaritz K.E.
Zalantzarik gabe, Lugaritz Kultur Etxearen programako ekitaldirik aipagarrienak agertokian gertatu ziren: Elisa y Marcela, Malvados de oro edo La mudanza antzezlanek txalo-zarta handiak eragin zituzten. Egia esan, antzerki-programan bete-betean asmatu genuen. Horri musika-programazioa gehitu behar zaio, non bai baitziren lan alternatiboak, hala nola Encuentro, musika eta dantza elkartzen zituen proposamena (Keilán Jiménezek eta bere musikari eta bailaren troupeak eskainia), zeinak arte flamenkoaren pasioaren freskotasuna ekarri baitzigun, gure artean gutxitan dastatu ohi dugun arte-genero horretan.
Agertokitik kanpo, Kultur Etxean jarduera asko izan ziren urte osoan: Liburutegiak, Haurtxokoak eta Gaztelekuak oso okupazio-maila handia izan zuten. Izan ere, hau esan beharra dago: azken bi urteotan ikuskaritzan ari gara, erabiltzaileek behin eta berriz eskatu baitute ordutegiak luzatzeko.
Ikastaroek, berriz, Lugaritzeko jarduera puntakoenak izaten jarraitzen dute, batez ere arte eszenikoei eta arte plastikoei buruzkoek. Horietan denetan izan zen handia okupazioa. Eta ez horietan bakarrik. Merkatuan diren instalazioetan egiten dituzte beren jarduerak elkarteek, eta han ere datuek orain arteko marka guztiak hautsi dituzte. Lugaritz Kultur Etxeak urte pindartsu betea izan zuen 2019a.