Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

  • Anton Txekhov-en 31 ipuin liburuaren azalaren zati bat

    Irailean 12an abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Xedea irakurketa proposamenak egin eta ondoren partekatzea da. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.

  • Torre Cristal_Wolff

    Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiak, Amaran, irailaren 8an berrabiaraziko du HI! Hiriko Idazleak programa. Lan ildo honi esker autoeditatutako edo tirada txikietan inprimatutako lanak dituzten egile donostiarrek edo Donostian bizi direnek, beren lanak liburutegiko Topagunean aurkezteko aukera dute.

  • Donostiako Liburutegi Nagusiko leihatila

    Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.

    Kontrakoa esaten ez den bitartean, 2022-2023 ikasturteko ordutegia irailaren 7an sartuko da indarrean. Era berean, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.

  • Donostia Kulturako 2022-23 ikasturteko ikastaroen aurkezpena

    Donostia Kulturak 2022-2023 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 498 ikastaro (462 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2022ko irailaren 12an, arratsaldeko 16:00etan, hasiko da eta hilaren 25ean bukatuko da. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

  • XIII. Antzerki Proiektu Deialdia

    Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 4an abiatu eta irailaren 16an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).