Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Literatura, pentsamendua eta gogoeta kritikoa bultzatzea da Ernest Lluch Kultur Etxearen ildo nagusia.

Kultur Etxeako programazioan hainbat joera aztertzen eta eztabaidak bultzatzen dira, horretarako adituen iritziak jasoz eta formatu bereziak erabiliz.

Herritarrek aukera dute eztabaida horietan parte hartzeko. Aipatzekoa da Helduen Hitza programarekin duten lankidetza.

Programazioan, honako programa eta jarduerak nabarmendu daitezke:

  • Apirilean, literatura
  • Literatura eta gehiago
  • Literatur solasaldiak
  • Hitzaldiak eta tailerrak idazle eta sortzaileekin
  • Egile ikastaroak
  • Beste ikastaro batzuk