Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

12 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdiaz beste modu batean gozatzeko zerbitzua da. Horretarako, entzuteko eta laguntzeko prest dauden hezitzaileen laguntza izango dute, gazteek beren proposamenak eta ekimenak gara ditzaten. Gaztelekuak hainbat gune eta jarduera ditu:

Espazioak eta jarduerak

  • Gozatu: ende berria ezagutzeko, hitz egiteko, gogoko musika entzuteko edota irakurtzeko gunea da Gaztelekua.
  • Jolastu: futbolina, billarra, dardoak, ping-ponga, mahai-jokoak, bideo-jokoak...
  • Sortu: eskulanak, sukaldaritza tailerrak, dantza, antzerkia, musika...
  • Parte hartu: jolasak, tailerrak, jaiak, txapelketak... Gazteak protagonista dira eta haien ideiak eta iradokizunak egiteko aukera dute Gaztelekuko gazte batzarrean.
  • Informatu: Gazteei deia egiten zaie Gaztelekura hurbil daitezen, gehien interesatzen zaienaren inguruko informazioa jasotzera. Horretarako, informazio panelak dituzte, aisialdiari, jarduerei, osasunari eta beste hainbat konturi buruzko berriekin. Gainera, Interneterako konexiodun ordenagailuak daude.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:00
    Larunbata: 17:30 – 20:30
    Uztaila eta abuztua: itxita

Ordutegi berezia eskolako oporretan (Gabonak, Aste Santua, ekaineko azken astea).

Ikusi ordutegi guztiak