Hizkuntzak
Ohiko programak

Liburulab
Haur liburuak abiapuntutzat hartuta, haurrek hainbat proiketu garatzeko aukera izango dute, antzerkia, arte plastikoak, idazketa eta abar.
Dohainik. Izen-ematea: 943.48.18.67 /
- + 6 urteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta.
- Astelehenetan, Topagunean 18:00etan.
Ipuinaren ordua
Jarduera honetan parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.
Hori guztia euskaraz, giro goxoan.
- 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
- Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
- Astelehenetan Topagunean17:15ean (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Liburu Baby Kluba
Liburu Baby Kluba jarduera ludikoa eta didaktikoa da. Oinarri nagusia liburua da eta bertatik abiatuta garatzen da, jolasak eta abestiak eskainiz.
Helburua haurren eta familien artean literatura, musika, arte eta naturarekiko interesa sustatzea.
- 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Jardueran heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
- Larunbatetan, Areto nagusian 10:30etan, liburutegiko erabilera anitzeko aretoan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Literatur solasaldiak
Kultur etxeko liburutegiak hilero irakurgaien zerrenda bat proposatzen du, literatur solasaldietan lantzeko.
- Helburua: Literaturarekiko interesa sustatzea (nobela, saiakera, poesia...).
- 15-99 urteko pertsonei zuzendua.
- Javier Minak gidatutako saioak. Gazteleraz. Hileko bigarren asteazkenetan, Topagunean 18:30etan, liburutegiko erabilera anitzeko aretoan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
- Edu Zabalak gidatutako saioak Euskal literatura goza! izenburupean. Euskaraz. Hileko lehen astelehenetan, Ikasbide Kultur Elkartean 19:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Déjame que te cuente
Ahozko narrazioaz gozatzeko jarduera, entzule edo kontalari gisa, giro bero eta hurbilean (Antolatzailea: +55).
Irakurketa erraza
Euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten helduei zuzendutako jarduera.
- Taldea osatzen duten pertsona guztiek liburu bera irakurriko dute 6 klasetan.
- Dinamizatzailea: Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza.
- Liburutegiak konpromisoa hartzen du liburu horren ale nahikoak izateko.
- Astearteetan, 18:30ean, Topagunean.
Lectura Fácil
Irakurtzeko zailtasunak dituzten gazteei zuzendutako jarduera.
- Taldea osatzen duten pertsona guztiek liburu bera irakurriko dute 6 klasetan.
- Dinamizatzailea: Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza.
- Liburutegiak konpromisoa hartzen du liburu horren ale nahikoak izateko eta
- Ostegunetan 19:00etan Topagunean.