Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa urriaren 28tik azaroaren 12ra
IV. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte).
-
Ikastaroak 2024-2025: matrikulazio epea luzatu da urriaren 6ra arte
Donostia Kulturako 2024-2025 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
"Emakume zientzialarien argitan" zikloa udazkenean
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio egingo dira udazkenean: urriaren 8an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean. Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
-
VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 8. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
2024-25 ikasturteko literatur solasaldiak hastera doaz
Irailaren 9an abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Beti ere aditu baten gidaritzapean, normalean hilean behin, hainbat doako saio egiten da aipatu tokietan eta baita hiriko beste leku batzuetan ere. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.