Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
2026ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitartean. 2025-2026 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
-
Aztarnak X. ipuin lehiaketa +55 programaren barruan
+ 55 udal zerbitzuak Aztarnak lehiaketaren X. edizioaren deialdia zabalduko du 2026ko martxoaren 18tik maiatzaren 31ra. Hego Euskal Herrian bizi edo jaio diren 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, literatur sorkuntza amateurrari ikusgarritasuna emateko asmoz antolatua izan da.
-
2026ko Poesialdia martxoaren 10etik 18ra Donostian
Donostiako Poesialdiaren zortzigarren edizioa martxoaren 10etik 18ra egingo da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian.
-
2026ko 'Emakume zientzialarien argitan' lehen zikloa prest
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio egingo dira urte-hasierako lauhilekoan: otsailaren 24an (Virginia Garcia Pena), martxoaren 24an (Usue Mori Carrascal) eta apirilaren 28an (Mijo Lizarzaburu Garcia). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
-
'Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria?', lau dokumental Ernest Lluchen
Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria? Manteo Bizirik elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, sustatutako zinema eta dokumentalen ziklo berri baten lehen edizioa da. Zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da osorik, urtarrila eta otsaila bitartean.
