Web mapa
Hizkuntzak

Pasa den abuztuaren 4an, Cristina-Enea parkea berriro bihurtu zen kulturaren eta musikaren Donostiako epizentro, Glad is the Day jaialdiaren zortzigarren edizioarekin. Egun eguzkitsua eta tenperatura ezin hobea egin zuen, eta 15.000 lagun inguru elkartu ziren, Donostiako udako jaialdirik enblematikoenetakoa bihurtuz. Donostia Kulturako kultur etxeek antolatuta eta Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatuta, kultura-esperientzia anitz eta eskuragarria eskaini zuen jaialdiak. Keler-en babesletzari eta Tabakalera eta Kutxa Fundazioaren kolaborazioari zor zaie arrakasta hori.

Glad is the Day

La Ola Maldita © Juan G. Andrés (@foteropanico)