Web mapa
Hizkuntzak

CASARES-TOMASENE

2024. urteari dagokionez, nabarmendu behar da jende askok hartu zuela parte kultur etxeak bere instalazioetan zein kanpoan antolatutako programa eta zerbitzuetan. Hain zuzen ere, kaleko ikuskizunetara joan zen jende kopuruak eta jardueretako parte-hartzeak igoera nabarmena izan zuten, kultur etxe honek eskaintzen dituen gainerako programa eta zerbitzuetako parte-hartzearekin batera.

LARRATXOKO

Larratxoko gune eszenikoak bere helburua bete zuen, jarduera eta ekitaldi ugaritarako eskaini baitzituen bere zerbitzuak. Elkargunea izan zen, bai auzoko hainbat kolektiborentzako, bai danborradarako entseguetarako eta Altza Gure eta Santa Barbara konpartsetarako; igandean erabili zuten espazioa talde horiek. Gainera, sevillar dantzen erakustaldiak, hainbat ikuskizun –hala nola Show Time eta Varona– eta Bizarrainek antolatutako kultura-jarduerak izan ziren, hala nola Mintzodromoa, Euskararen Eguna ospatzeko antolatu zena. Donostia Kulturak urtero antolatu ohi dituen askotariko diziplinetako ikastaroak ere egin ziren, era horretan auzoko kultura- eta gizarte-bizitzari ekarpena eginez.

Casares Tomasene Larratxo KE

Murala: Herrerako tren geltokia, Nexgraff