Hizkuntzak
Arte Eszenikoak
2022. urte eszenikoko mugarri nagusietan, denetan izan genuen arrakasta, ikus-entzuleen harrera oso ona izan baitzen. dFERIAren hogeita zortzigarren edizioan, leit-motiva oreka zelarik, 26 ikuskizunen 40 funtzio programatu ziren 11 agertokitan. Guztira, 9.000 lagun izan ziren programaturiko emanaldietan, eta, batez beste, % 92koa izan zen aretoen okupazioa.
2022an, Horman Fosterren Antigone edo ezetzaren beharrari eman zitzaion Donostia Antzerki Saria, 2021eko Ikuskizunik Onena izateagatik.
21 ikuskizunek osatu zuten udako antzerki-programazioa. Bi hilabete eta erdiz, 86 funtziok 31.000 ikus-entzuletik gora bildu zituzten Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean.