Hizkuntzak
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea
Beldurrezko Zinemaren Astearen 33. edizioan, ikus-entzuleen erantzuna ezin hobea izan zen; izan ere, lehen aldiz urte askoan, salgai zeuden abonu guztiak saldu ziren, eta ikus-entzuleen kopurua azken bederatzi urteotako handiena izan zen. Eskaintza onaz gainera, emaitza horietan eragina izan zuten, ziur asko, Zinemaldia jai-zubi luze batean gertatzeak, Halloween garaian gazteek gero eta ohitura handiagoa izateak beldurrezko filmak ikusteko, eta Iratiren tiradizoak, denboraldian ikus-minik handiena sortu duen euskal filma izan baita.