Hizkuntzak
San Telmo Museoa
Museoaren 120. urteurrenaren ospakizuna izan zen 2022ko gertaera nagusietako bat San Telmo Museoan. Urriaren 5ean bete ziren 120 urte Museoak –orduan Museo Histórico, Artístico y Arqueológico zeritzan– ateak ireki zituenetik Garibai kaleko areto batean. Pertsonen eta gure bildumen arteko lotura azpimarratzen zuen komunikazio-kanpaina baten bidez, gaur egungo Museoa hurbildu nahi izan diogu jendeari, hura sortu zuen gizarteari.
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidaren erakusketa ere 2022ak utzitako beste oroitzapen gogoangarri bat izango da, mugarri izan baitzen artearen historian, lehen aldiz aurkeztu zituelako bi artisten lanak batera. Apiriletik urrira bitarte bisitatu ahal izan zen, eta 55.000 bisita izan zituen.
Gure Museoa museoen kongresu baten gertaleku ere izan zen, eta egun batzuetan Espainiako estatuko profesional batzuk bildu ziren Donostian museoetako kontakizun berriei buruzko esperientziak eta iritziak partekatzeko.
2022an, pandemia aurrean aritzeko, lan egiteko eta Museoa bisitatzeko genituen moduetara iritsi ahal izan genuen, eta San Telmok 126.057 bisita izan zituen. Horrenbestez, berriro dago jendeagandik hurbil.