Hizkuntzak
Loiola K.E.
Urteko gauzarik aipagarriena Donostia Apain 2022 proiektua izan zen. 10 horma-irudi handi egin ziren, Martutenen, Loiolan eta hiriaren erdialdean. Eraikin publikoak zein pribatuak aukeratu ziren, eta herritarren parte-hartzea garrantzitsua izan zen erabakiak hartzeko, etxeen hormak lagatzean, zirriborroak hautatzean eta artistei beren interbentzioak egiteko bidea ematean. Azpimarratu beharra dago aurrez egindako sukalde-lan hori, bestela ezinezko izango baitzen halako arrakasta lortzea.