Hizkuntzak
Giza Eskubideen Zinemaldia
2022an, Giza Eskubideen Zinemaldia, zeina Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak antolatzen baitute, ikus-entzuleentzako eserleku guztiekin eta beste hainbat jarduera paralelorekin itzuli zen, 2020an pandemia zela-eta bertan behera geratu eta 2021ean zenbait murrizpen izan ondoren. Ikus-entzuleek frogatu zuten oso bereak dituztela bai Zinemaldia bera eta bai haren balioak. Film luzeek errefuxiatuen eskubideak, palestinarren auzia, emakumeen eskubideak edo bioetika izan zituzten gaitzat, besteak beste. Euskal produkzioek toki nabarmena izan zuten, Matrioskas, Matxitxako eta Norte Salvaje estreinatu baitziren.