Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Santo Tomas feria 2023: txistorra postuen zozketara doazenen behin behineko zerrendak
Gaur, azaroak 7, Donostia San Sebastián Festak-ek 2023ko Santo Tomas ferian zozketara doazen txistorra postuen behin behineko zerrendak argitaratu ditu. -
2024ko Errege Magoak: karrozetako paje izateko epea zabalik
Azaroaren 2tik 15era bitartean, Donostia/San Sebastián Festak-ek izena emateko epea irekiko du Errege Magoen Kabalgatan haurrek Erregeon karrozetako paje gisa banaka parte hartzeko. Izena emango duten haurrek zozketa batean parte hartuko dute, azaroaren 17an eguerdiko 12:00etan Udalaren Festak Arloaren bulegoetan egitekoa (Konstituzio plaza 1).
-
2024ko Inauteriak: kartel lehiaketa zabalik azaroaren 3ra arte
Donostia San Sebastian Festak unitateak 2024ko Donostiako Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 3an bukatuko da.
-
Svitlana Omelyanenkok Su Artifizialen VII. argazki lehiaketa irabazi du
Svitlana Omelyanenko Pustovitek irabazi du 2023ko Aste Nagusiko Su Artifizialen VII. Argazki Lehiaketa. Ohi denez, "Erreflexuak" izeneko argazkia, 1.000€ko saria eskuratzeaz gain, 2024ko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen kartelaren irudia izango da. Lehiaketara 35 lehiakideren 87 argazki aurkeztu ziren.
-
2023ko ADEGI Kultura Berria Sari-banaketa
Gaur eguerdian, Bokado jatetxean, 2023ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) VIII. ADEGI Kultura Berria Saria eman zaie.