Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Mikel eta Itsaso Pérez familia onena sukaldean
Gaur arratsaldean, Donostiako Aste Nagusiaren programazioaren barruan, "Etxekoekin Sukaldean" IV. Lehiaketa Gastronomikoa ospatu da. Bertan 12 familia unitatek parte hartu dute eta plater nagusia arroza izan behar zen. Mikel eta Itsaso Perez Lasarte-Oriako aita-alabek eta "Perejil" taldeko kideek lortu dute sukaldari onenen txapela.
-
XXIX. Arrantza lehiaketa: Linwei Yang eta Carlos Rodríguez, txapeldunak
Gaur goizean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXIX. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Linwei Yangek garaipena lortu du 3566 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Carlos Rodríguezek eskuratu du garaipena 765 gramoko harrapaketarekin.
-
Nuñez eta Irigoyen izan dira garaileak, berriro ere
Atzo, Aste Nagusiko Paella Lehiaketa irabazi eta gero, "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen bikoteak irabazi du Aste Nagusiko II. Begihandi bere tintan Lehiaketa. 12 bikote elkartu dira lehiaketan, eta gaur arratsaldean egin da, Aitzol parkean, 2025eko Aste Nagusiko programazioaren barruan.
-
Nuñez eta Irigoyenek Aste Nagusiko paellarik onena prestatu dute
Aste Nagusiko Paella Lehiaketaren zortzigarren edizioa gaur arratsaldean ospatu da Gros auzoko Katalunia plazan. Beste urte batez, Epaimahaiaren aldetik kalifikaziorik altuena jaso duen paella "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek egindakoa izan da, iazko garaipena berretsiz.
-
2025eko Euskal Jaiak: Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik
Donostia/San Sebastián Festakek antolaturik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa ospatuko da Konstituzio plazan irailaren 7an, arratsaldeko 18:00etan.
