Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Zierbena, azkarrena
Iaz bezala, Zierbena Bahías de Bizkaia taldeko tripulazioak gizonezkoen sailkatze-estropadan garaipena lortu du. Gaurko estropadan, azkarrena izan da eta 19:44,10ean gelditu du erlojua. Horrela, “galipoek”, Amenabar Donostiarrako donostiarrek eta beste sei eskifai hauen arraunlariek - Bermeo, Orio - Orialki, Cabo - Rianxeira - Boiro, Getaria, Orsa Hondarribia eta Kaiku Berez Galanta - 2024ko Kontxako Bandera lehiatuko dute hurrengo bi igandeetan.
-
2024ko Donostiako Estropadetako sarreren salmenta
Gaur goizean aurkeztuko dira 2024ko Donostiako Estropadak. Beraz, eguerdiko 12:30ean jarriko dira salgai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) zein irailaren 1 eta 8ko jardunaldietako sarrerak.
-
Errekorreko harrijasotzaileak!
Egun historikoa izan da gaurkoa Trinitate plazan, non Ainitze Zumetak eta Mikel Lopetegik Uliako Harrian eta Igeldoko Harrian errekorrak hautsi dituzten.
-
Marmitakorik onena Idurre Aristizabal eta Ibai Turrillasentzat
Gaur goizean, eta 2024ko Aste Nagusiko programazioaren barruan, Aste Nagusiko XVII. Marmitako Lehiaketa ospatu da Elkano kalean, eta 17 bikotek parte hartu dute; garaipena Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Larrañagak osatutako "Izurun" taldeko bikote donostiarrak lortu du.
-
Urrezko Maskorra, Pirotecnia Valencianarentzat
Pirotecnia Valencianak Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 59. Lehiaketako Urrezko Maskorra lortu du. Iaz ere, garaipena lortu zuen lehiaketan.