Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Urritz Galarragak eta Iker Etxeberriak XXVIII. Arrantza lehiaketa irabazi dute
Gaur goizean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXVIII. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Urritz Galarragak lortu du garaipena 6757 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Iker Etxeberriak eskuratu du garaipena 3365 gramoko harrapaketarekin.
-
Iker Vicente berriro garaile 2024ko Urrezko Kopan
Iker Vicentek nafarrak irabazi du aurten ere Urrezko Kopa, 29 minutu 30 segundo eta 39 ehuneneko denborarekin.
-
Legatza lehiaketa Lourdes Saigos eta José Barreirorentzat
Beti Lagunak Elkarteko Lourdes Saigos Juanbelz eta Jose Barreiro Vega irundarrek irabazi dute gaur goizean Matia kalean ospatu den Aste Nagusiko VII. Legatza saltsa berdean lehiaketan. Aurtengo edizioan,15 bikotek parte hartu dute lehiaketan.
-
Gasteizko familiak "Etxekoekin Sukaldean" lehiaketa irabazi du
2024ko Aste Nagusiko programazioaren barruan gaur arratsaldean ospatutako "Etxekoekin Sukaldean" gastronomia lehiaketaren irabazleak, Gasteizko Apiñaniz-Aramburu familia izan dira - Idoia eta Antxon eta Markel eta Xabat seme-alabekin - "Marxa" taldea osatzen zutenak.
-
Nuñez eta Irigoyen Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketako irabazle
Gaur arratsaldean Katalunia plazan Aste Nagusiko Paella Lehiaketaren edizio berri bat ospatu da. Oraingoan, "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek osatutako bikoteak irabazi du Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketa.