Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Familian Sukaldatzen" lehiaketa gastronomikoan izena emateko epea zabalik
Hilabete besterik ez da falta Aste Nagusia eta, horrekin batera, lehiaketa gastronomiko herrikoiak iristeko. Duela gutxi sortu da “Familan Sukaldatzen” lehiaketa gastronomikoa. 2023an bigarren edizioa egingo da, Eroskiren babesarekin eta BCC Culinary Club eta CC Garberaren laguntzarekin. Lehiaketa 2-4 lagunez osatutako taldeei zuzenduta dago. Horietatik % 50, gutxienez, 8-14 urtekoak izango dira, eta gainerakoak, 1 edo 2 pertsona, 14 urtetik gorakoak. Abuztuaren 18an, Aste Nagusiko ostiralean, ospatuko da lehiaketa, Gipuzkoa plazan, 18: 00etatik aurrera.
-
2023ko Aste Nagusiko kartela eta Sagueseko kontzertuak aurkeztu dira
Gaur goizean, Eneko Goia alkateak eta Jon Insausti Jai Jardueretako zinegotziak Aste Nagusia iragarriko duen kartela eta abuztuaren 12tik 19ra Tomás Alba plazan (Sagueseko zabalgunea) egingo diren kontzertuak aurkeztu dituzte Kursaaleko terrazan.
Kartela, "De todo para todos" - "Denetik denontzat" - izenekoa, Burgosko Diego Gil Hernando artistaren lana da.
-
2023ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan abuztuaren 11tik 21era bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
-
Danborrada berrien izen-ematea 2024rako
2024. urtean danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 2tik 31ra arte izango da.
-
2023ko Aste Nagusiko VI. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea parte-hartzaileak hautatzeko
Aste Nagusia 2023ren harira (abuztuak 12-19, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek VI. Zurriola Street Food antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.