Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
2023ko Donostiako Estropadetako sarreren salmenta
Gaur goizean aurkeztuko dira 2023ko Donostiako Estropadak. Beraz, eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) zein irailaren 3 eta 10eko jardunaldietako sarrerak.
-
Epaimahai Popularraren saria Pirotecnia Valencianarentzat
Pirotecnia Valencianak Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako Urrezko Maskorra lortuz gain, Epaimahai Popularraren saria ere lortu du.
-
XVI. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketa Rosa Mari San José eta Rafel Díaz bikotearentzat
Gaur goizean Gipuzkoa plazan egin den Aste Nagusiko XVI. Marmitako-lehiaketan, Rosa Mari San Josék eta Rafael Diazek osatutako bikote irundarrak "Erlaitz" taldeko beste 17 bikoteei irabazi die.
-
Urrezko Maskorra Pirotecnia Valencianarentzat
Pirotecnia Valencianak Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako Urrezko Maskorra lortu du.
-
Murillo-Nebreda familiak "Familian Sukaldatzen" II. Gastronomia Lehiaketa irabazi du
Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako "Familia Sukaldatzen" II. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur arratsaldean Gipuzkoa plazan. Donostiako Murillo-Nebreda familiak, "Zanpaletarrak" taldeak, garaipena lortu du. Taldea Aitorrek, Mariak eta Dunixe eta Arhane alabek osatzen zuten.