Hizkuntzak
Albisteak
-
Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik dago
Hogei urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 100 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 36. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 20ra arte.
-
2025eko Fanzineen Gerra
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.
-
"Cinegēmu: Fantasia eta beldurra Japoniako bideo-jokoan" erakusketa Okendon
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon – Donostiako Bigarren Anime Topaketaren barruan, Cinegēmu: Fantasia eta beldurra Japoniako bideo-jokoan erakusketa ireki da Okendo Kultur Etxean.
-
Beldurrezko Asterako abonuen eta sarreren salmenta
Abonuak urriaren 23tik aurrera, osteguna, 09:00etan jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko leihatilan. Abonuen kupo mugatu bat salduko da.
-
Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena
Jarraian urriaren 31a eta azaroaren 7a bitartean ospatuko den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astean zenbait film luzeren aurrerapena. Programazio osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da.
