Hizkuntzak
Albisteak
-
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi martxo hasieran
Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 2tik 9ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.
-
Donostia Kulturak 2023ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2023ko memoriaren balantzea. Inoiz baino zabalagoa izan da donostiarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa.
-
Giza Eskubideen 21. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko kredituak lortzeko aukera ematen du. Izen-emate epea martxoaren 15era arte zabalik da.
-
Haur eta gazteei zuzendutako hiru film Giza Eskubideen 21. Zinemaldian
Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman dezakete Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Kurrin, Dounia eta Alepoko printzesa eta 20.000 especies de abejas pelikulen eskaintza luzatzen da. Proiekzioak Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 8tik 19ra goizeko 10:00etan.
-
Mendi Tour Antzoki Zaharrean
2024ko Mendi Tour zirkuitua Donostiako Antzoki Zaharrean abiatuko da otsailaren 5ean, 6an eta 7an, Donostia Kultura, Club Vasco de Camping Elkartea eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia elkarteen eskutik.