Hizkuntzak
Albisteak
-
'Itxaropenera behartuta' erakusketa zabalik Victoria Eugenia Antzokian
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Itxaropenera behartuta inauguratu du, Sudani buruzko esperientzia murgiltzailea, munduko krisi humanitario handienaz ohartarazteko. Gaur hiru urte beteko dira Sudanen gerra hasi zenetik, zibilen aurkako indarkeria bortitza, zigorgabetasunak, osasun-sistemaren kontrako erasoak eta funtsezko zerbitzuen kolapsoak markaturik.
-
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena
Urtero bezala, zinemaldiak hainbat gai izango ditu ardatz, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten papera, Bangladesheko larrialdi klimatikoa munduko beste eskualde askotan gertatzen ari denaren adibide gisa, eta ehungintzaren industriako lan prekarietatearen feminizazioa, kasu honetan Ekialdeko Europan.
-
'Palestine 36' filmak emango dio hasiera Giza Eskubideen 23. Zinemaldiari
Palestine 36 (2025) filmak, Annemarie Jacir zinemagile palestinarra —2019ko Zinemaldiaren Saria jasotakoa— zuzendari duenak, inauguratuko du apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatua.
-
'Zinema eta Memoria' zikloa Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean garatuko da bai Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ bai Antzoki Zaharrean, baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere. Aurten berriro izango da Tabakaleran Zinema eta Memoria zikloa. Zikloa osatzen duten hiru pelikuletan ꟷMes fantômes arméniens, La noche está marchándose ya eta Redlight to Limelightꟷ Historia kontatzeko garaian irudiek duten ahalmena eta garrantzia aztertzen dira.
-
'Nire historia kontatzeko' erakusketaren aurkezpena Okendo Kultur Etxean
Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Nire istorioa kontatzteko - Palestinian Museum Digital Archive, 1948-2023 erakusketa irekita egongo da martxoaren 26tik ekainaren 31ra Okendo Kultur Etxean.
